Putzu Guztiek Dute Hondoan Apoa-Joseba Tapia
DOLBY 杜比全景声 下载
臻品母带 下载
臻品全景声 下载
臻品音质
HIRES Hi-Res 下载
FLAC 无损flac 百度云网盘下载
APE 无损ape 格式下载
320MP3 极高mp3 歌曲下载
128MP3 标准mp3 百度网盘下载
192OGG 较高ogg 下载
192AAC 较高aac 下载
96AAC 标准aac 百度云下载
Loading...
TXT Putzu Guztiek Dute Hondoan Apoa-Joseba Tapia 文本歌词
Putzu Guztiek Dute Hondoan Apoa - Joseba Tapia
Kazan hiritik zabal pasatzen da Volga
Popeak agurtu du ostikoz apoa
Kosako zuri denak daitezela olga
Pikutara joan da sobieten aroa
Lisboako zubiak edertzen du Tejo
Pessoa lagun zaharra bildu du apoak
Tabernara kantari zabuka dute jo
Poetarik onena ontzen du ardoak
Luisianako lurretan dator
Mississippi Ibai hori begitik sortu du apoak
Zuri ez delako ta badelako ttipi
Kukluxklanen bisita dauka gizajoak
Ai putzuak beteak ez baleude apoz
Nork emango lioke bizitza honi poz
Penak uxatzen ditut eskusoinua joz
Nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz
Parisko jauregiek behar dute Sena
Versallesko loreek bezala apoa
Komunako iraultzan gorri izan zena eskuin aldera
Dator oker du zangoa London aberasteko dago Tamesia
Ate denetan jo du lan eske apoak
Robin Hoodek aspaldi hautsi du gezia
Orain beste beso bat behar du arkoak
Alkairo zikin hartan isurtzen da Nilo
Alaren urrikia otoi du apoak
Pobre sortu den horrek inon ez du giro
Hanka bat lehertu dio
Aliren autoak
Ai putzuak beteak ez baleude apoz
Nork emango lioke bizitza honi poz
Penak uxatzen ditut eskusoinua joz
Nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz
Buenos Airesen bada Rio de la Plata
Bazter hartatik dago oihuka apoa
Ura badauka baina zilarra du falta
Piazzolak bezain triste jotzen du tangoa
Baionan itsasora zabalik Aturri
Hemen ere bizitzen lan dauka apoak
Egalitatez labur libertatez urri
Ez baitira zilegi hark dauzkan asmoak
Amazonas Danubio Ganges Po Zanbezen
Mundutxo hau denean nahiko txarto doa
Baina ez dezagun gal esperantza ezen
Putzu guztiek dute hondoan apoa
Ai putzuak beteak ez baleude apoz
Nork emango lioke bizitza honi poz
Penak uxatzen ditut eskusoinua joz
Nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz
Ai putzuak beteak ez baleude apoz
Nork emango lioke bizitza honi poz
Penak uxatzen ditut eskusoinua joz
Nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz
Putzu Guztiek Dute Hondoan Apoa-Joseba Tapia 推荐歌曲
Apoaren Edertasuna专辑下载
(2006-08-08)